24 abesbatza, Euskal Herriko korurik onena izendatzeko lehian | Ahotsak EITB

1972. urtean sortu zen ofizialki Etxarri Aranazko Abesbatza. Halere, jatorrian, XIX. mendean herriko elizkizunetan abesten zuen korua dago. Haren ondorengoa dela esan genezake.
Azken bost hamarkadotan, 600 kontzertutik gora eskaini ditu eta hainbat sari irabazi ere. Aipatzekoa da Tolosako Nazioarteko Lehiaketan 1973an irabazi zuten lehen saria, ahots zurien kategorian. Errepertorio zabala dauka, errenazimendutik hasi eta musika garaikideraino. Zenbait orkestrekin batera ere aritu da, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, 'La Pamplonesa' musika taldearekin edo Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin, esate baterako.
Alicia Armendariz da zuzendaria, eta 'Ahotsak' saioan Mikel Jauregik egingo ditu bozeramaile lanak.
Etxarri Aranazko Abesbatza, ‘Ahotsak’ saioaren lehen denboraldiko irabazlea
‘Aritz adarrean Katalin’ abestu eta dantzatu dute Etxarri Aranazko Abesbatzakoek
‘Ama begira zazu’, Etxarri Aranazko abesbatzaren azken apustua
'Baba Yetu' abestiak Hibairi 'zaplasteko bat' ematea lortu du
'Ederlezi' abestia aukeratu du Etxarri Aranazek lehiaketari hasiera emateko
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar