telebista
Informazioan liderrak
EITB MEDIA
Lierni Agirrezabala eta Xabier Ormazabalen eskutik, bigarren itzuliaren azken ordua eta emaitzak eskainiko dizkigute, Iparralden gertatzen denari arreta berezia eskainiz. Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere gertutik jarraituko dituzte eta emaitza guztiak eitb.eus-en izango dira.
Lierni Agirrezabala
Igande honetan, uztailak 7, EITBk jarraipen berezia egingo dio Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzuliari, Iparraldeko emaitzei arreta berezia eskainiz. Joan den igandean, Le Penen Bilgune Nazionala (RN) ultraeskuindarrak lehen aldiz irabazi zituen hauteskundeak Frantzian, botoen % 33,15 eskuratuta; eta Fronte Popular Berria (NFP) ezkerreko koalizioa bigarren geratu zen (% 27,99), Macronen Ensemble hautagaitzaren aurretik (% 20,8). Iparralden, berriz, Fronte Popular Berriak irabazi zuen lehen itzulia eta ultraeskuina bigarren geratu zen. Hainbat alderditako 200 hautagaik baino gehiagok aurkezteari uko egin ondoren, igande honetan bigarren itzulia egingo dute, eta EITBko informazio-zerbitzuak, beste behin ere, erreferente izango dira, jarraipen berezi batekin.
Horrela, ETB1eko eta ETB2ko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak Parisetik eskainiko dira, Lierni Agirrezabalaren eta Xabier Ormazabalen eskutik. Mikel Reparaz, Olatz Arrieta eta Iñaki Esnal ere han izango dira, eguneko azken orduaren eta emaitza guztien berri emateko. Bestalde, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak, nola ez, egunak emango duen guztia arraituko dute albistegietan, eta emaitza guztiak eitb.eus webgunean, EITB Albisteak aplikazioan eta sare sozialetan ere izango ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa