telebista
Aliantza
EITB Media
Erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabala bildu da Alberto Chicoteren Puertalsol Terrazan egindako ekitaldian. EITBren izenean Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria izan da, Alex Gibelalde PRIMERAN plataformako arduradunarekin batera.
FesTValeko 16. edizioaren aurkezpena Madrilen
Irailaren 2tik 8ra ospatuko den Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren aurkezpena egin da ostegun honetan, ekainak 6, Madrilen eta bertan parte hartu du EITBk, beste behin, jaialdiaren babesle den aldetik. Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria egongo da bertan, Alex Gibelalde PRIMERAN plataformako arduradunarekin batera.
Aurkezpena Alberto Chicotek Madrilen duen Puertalsol Terrazan (Puerta del Sol plaza, 10) egin da, eta 200 lagun inguru bildu dira bertan. Joseba Fiestras jaialdiko zuzendariak 16. edizioko kartela erakutsi du estreinakoz, eta iraileko hitzorduaren nondik norakoak eman dituzte ezagutzera. EITB ikus-entzunezko hedabideak dituen Komunikazio Taldeak ere presentzia nabarmena izango du FesTVal jaialdian. Jaialdiaren barruan egingo ditu udazkeneko programazioaren aurkezpena, eta jardunaldi profesionala ikus-entzunezko sektorearekin, besteak beste.
Joseba Fiestrasekin batera, euskal erakundeetako zenbait ordezkari egon dira aurkezpenean, besteak beste Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio diputatua, eta María Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia. Gorka Garciak berak ere hartu du hitza aurkezpenean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa