telebista
Txirrrindularitza
EITB Media
Emakumeen kirola ikusarazi eta sustatzeko helburuarekin, Itzulia Women lasterketa zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en, jarraipen zabala egingo zaio Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, eta liderraren maillot horia eta euskaldun onenaren saria emango ditu EITBk.
Iazko podiumeko irudia
Emakumeen kirola lehen mailan jarri eta bere aitorpen sozialari bultzada emateko lanean jarraitzen du EITB ikus-entzunezko taldeak, eta duela hiru sortu zen Itzulia Women lasterketari zabalkundea eta babesa ematea da hartutako konpromisoetako bat. Horregatik, maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den txirrindularitza proba zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, Xabier Andueza, Leire Olaberria eta Ainhize Vegaren kontakizunarekin. Halaber, hiru eguneko probaren jarraipen zehatza egingo dute Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kirol tarteetan. Horrez gain, Itzulia Womeneko liderraren maillot horia babestuko du EITBk, eta lasterketako euskaldun onenak EITB Saria jasoko du.
Gasteiz eta Elgoibar artean jokatuko da lehen etapa ostiralean; bigarrena Basaurin hasi eta amaituko da, eta igandeko azken jardunaldiak Donostian izango du abiapuntu eta helmuga. 12:00etan hasiko dira bi emankizunak.
Itzulia Women, zuzenean, EITBn
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa