09:48

telebista

Africa Baetak aurkeztuta

Hauteskundeen aurrerapenaren gaineko albistegi berezia, ETB-2n

A.H.

EITB

Saioak Eusko legebiltzarra osatzen duten lau alderdi politikoen ordezkariak izango ditu gonbidatu: Andoni Ortuzar (PNV), Jose Antonio Pastor (PSE), Borja Semper (PP) eta Patxi Zabaleta (Aralar).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko hauteskundeak urriaren 21era aurreratzearen erabakia asteartean iragarri zuen Patxi Lopez lehendakariak ofizialki. Bost hilabeteko aurrerapena izango dute Hauteskundeek eta Euskal Telebistak albistegi berezi bat eskainiko du gaur gauean albistea sakontasunez aztertzeko. Africa Baetak aurkeztuko du saioa eta Gobernuak egindako iragarpenarenak sortu dituen errreakzio ezberdinak bilduko ditu.

Horretarako, egungo Eusko Legebiltzarra osatzen duten lau alderi politikoetako ordezkariak gonbidatuko dituzte saiora: Andoni Ortuzar (PNV), Jose Antonio Pastor (PSE), Borja Semper (PP) eta Patxi Zabaleta (Aralar). Horrez gain, Martxelo Otamendi (Berria) eta Juan Mari Gastaca (El Pais) kazetariak ere izango dira gonbidatu. Solasaldian zehar, hauteskundeen aurrerapen honetarako arrazoiak, indarkeriarik gabeko testuinguruan eta Bilduren hautagaitzarekin hauteskunde kanpainaren planteamendu berria, espero diren emaitzak eta izan daitezkeen aliantza politikoak, eta PSE-PPren lau urteko Gobernu honen balantzea egingo dute, besteak beste.

'Albistegi berezia: Hauteskundeen aurrerapena' 23:00etik aurrera ETB-2n.


Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena