16:49

telebista

EDUKI NABARMENAK

"Herri Txiki, Infernu Handi" Durangoko Tabira auzoan eta "Vascos por el Mundo" Dubain, igande honetan

EITB Media

Kiroletako eskaintzaren barruan, Binakako Emakume Master Cupeko finalerdiak, Paris-Nizako azken etapa eta Bibitako Txapelketako finalerdietako norgehiago Laudiotik izango ditugu.

  • Durangoko Tabira auzoa ezagatuko dute aste honetan Mirenek eta Pagadik

    Durangoko Tabira auzoa ezagatuko dute aste honetan Mirenek eta Pagadik

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Teknopolis" – 11:50ean ETB2en eta eitb.eus-en

Hegaztiak eta hegazkinak izango dituzte mintzagai aste honetako programan. Hegaztiek nola hegan egiten duten jakitera gerturatuko dira Edorta Unamunorengana Urdaibai Bird Centerrera; eta Svana Rogalla Biofisika Institutuko ikertzaileak lumen kolorea eta hegaldiaren arteko erlazioaz hitz egingo du. Hegazkinen aerodinamikan ere gainazalak eragina du, eta bide horretatik BRTAko Tecnalia, Tekniker eta Cidetec zentroetan egiten ari diren ikerketak ezagutuko dituzte hegazkinak efizienteagoak izan daitezen. 

"Kirolak" – 12:00etan, 13:30ean eta 17:00etan ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en 

12:00etan Binakako Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak eskainiko dira zuzenean Laudiotik: Arrizabalaga-Capellan / Garai-Gaminde eta Aldai-Mendizabal / Larrarte-Arrillaga.

13:30ean txirrindularitzako Paris-Niza lasterketako azken etaparen emanaldia hasiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du.

17:00etatik aurrera "ETB Kantxa" saioa eskainiko da Gasteizko Ogeta pilotalekutik. Atariko norgehiagokan Ezkurdia-Bikuña / Elezkano II-Eskuza izango dira aurrez aurre. Ondoren, Bibitako finalerdietako ligaxkako partida jokatuko da: Laso-Imaz / Altuna III-Tolosa.


"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Bizkaia aldera joko dute igande honetan, Durangoko Tabira auzoa bisitatzeko. Han Lorentzo, Asier, Aitor, Rober, Tabata eta Pedro auzoko bizilagunak ezagutuko dituzte. Pagadik, besteak beste, bildotsa errea dastatuko du eta, taberna batean spinning egiteaz gain, baratxuriaren erabilpen berriak ezagutuko ditu. Miren, berriz, Tuk Tuka motorrean ibiliko da Roberrekin, eta herriko jaietako txupinazoa ere botako du.

"Vascos por el Mundo" – 22:20ean ETB2n eta eitb.eus-en

Igande honetan Dubai bisitatuko du "Vascos por el Mundo" saioak, bertan bizi diren Nagore Álvarez, Lucia Jauregui, Javier San Miguel eta Lucía Arzua euskaldunen eskutik. Fanny Boehm erreportaria eta Juan Sisto kameraria luxuaren hiriburuan izango dira, Persiar golkoaren ertzean eta basamortu izugarriaz inguratuta. Biztanleriaren ia % 90 atzerritarra da, eta bertan daude munduko 7 izarretako hotel bakarra, munduko merkataritza-gune handiena edo etxe orratz altuena; baina, etxe orratz eta luxuzko dendez gain, "VXM" saioak Al Fahidi auzo historikoa ere bisitatuko du, XIX. mendean Dubai nolakoa izan zen erakusteko

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena