10:08

telebista

Kirola

Donostiako Klasikoa, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Poloniako Itzuliko 1. etapak, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldi berri batek, Getxoko Ikurrina jokoan dela, eta Lekunberriko pilota jaialdiak osatuko dute kirol eskaintza.

  • Donostiako Klasikoa, larunbat honetan, zuzenean, EITBn

    Donostiako Klasikoa, larunbat honetan, zuzenean, EITBn

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Klasikoa izango dugu larunbat honetako kirol hitzordu nagusia. UCI World Tourreko proba garrantzitsua zuzenean jarraitu ahal izango dugu EITBko hedabideetan (telebista, irratia eta Internet) 15:00etatik aurrera. 

Telebistako kontakizuna Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute helmugatik bertatik, eta Alfontso Arroiok errepidetik. Euskadi Irratian Maitane Urbietak eta Jon Hernandezek gidatuko dute emanaldia, Eugenio Goikoetxea aditua lagun duela. Radio Euskadin, berriz, Alberto Negro arituko da esatari lanetan Abraham Olanoren laguntzarekin. Irratietarako mototik proba jarraitzen Iñaki Berasategi (Euskadi Irratia) eta Dani Egaña (Radio Euskadi) arituko dira. 

ETB1en eta eitb.eus-en, Donostiako Klasikoa amaitutakoan, arraunaren leihoa zabalduko dute, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldi berri bat eskaintzeko, Getxoko Ikurrina. 17:40ean hasiko da emanaldia. 

21:30ean, Poloniako Itzuliko 1. etaparen laburpena izango dugu ikusgai eta 22:00etan pilotaren txanda izango da. Lekunberritik zuzenean, bi partida hauek eskainiko dira: Elordi-O. Etxebarria / P. Etxeberria-Gaskue eta Laso-Martija / Irribarria-Albisu (CaixaBank Mastersa).

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena