10:46

telebista

Estreinaldia, irailean

Lur Errekondo eta Iñigo Vicens, "Naufragoak" ETB1eko abentura reality berriaren aurkezleak

EITB Media

"El Conquis"en sortzaileen eskutik, Kariben girotuta egongo den reality ikusgarria bikoteka jokatuko da, eta irailetik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

  • Iñigo Vicens eta Lur Errekondo.

    Iñigo Vicens eta Lur Errekondo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebista "Naufragoak" abentura reality berria prestatzen ari da ETB1erako "El Conquistador del Caribe" saio arrakastatsuaren sortzaileen eskutik. Euskaraz egindako ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustu berri honetan, Lur Errekondo eta Iñigo Vicens arituko dira aurkezle lanetan. "Gogotsu ekingo diogu erronka berri honi, 'El Conquis'ek erakusten duen mailari eusteko", adierazi dute.

Patxi Alonsok bi aurkezleen izenak eman zituen ezagutzera "El Conquistador del Caribe" saioaren 18. denboraldiko Publikoaren Faboritoaren galan, eta aurreratu zuen saio berria irailean estreinatuko dela, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian egingo den aurkezpenaren ondoren.

Lur Errekondo eskubaloiari lotutako familia batetik dator. Xabier Mikel Errekondo jokalari mitikoaren alaba da, eta Bera Beran jokatu zuen, Ohorezko Mailan, belauneko lesio batek eskubaloia uztera behartu zuen arte. Orain, harri-jasotzaile profesionala da. Iñigo Vicens, berriz, prestatzaile fisikoa da, crossfit eta entrenamendu funtzionaletan aditua. Euskal Telebistako aurpegi ezaguna bihurtu da hainbat saiotan kolaboratzaile lanetan aritu ondoren, eta etxetik kirola egiteko ETB1eko "Adinberri" saioaren aurkezlea da.

"Naufragoak", abentura berria Kariben

Kariben girotutako abentura ikusgarria izango da, eta lehiakideak bikoteka arituko dira. Parte hartzaileek abentura gogorrari aurre egin beharko diote, muturreko egoerak biziz eta denetariko erronkak gaindituz.

Karibe itsasoak paradisuzko harea zuridun hondartzak ekartzen dizkigu gogora, baina hurakan eta arriskuz beteriko itsasoa da. Bertan ondoratuko dira "Naufragoak" reality berriaren protagonistak, eta, bizirauteko, joko eta proba gogorrei egin beharko diete aurre.

Hondartzen lehen lerroan dauden kokondoak atzean izkutatzen den infernuaren ateak dira, besterik ez, sugeen, armiarmen eta milioika moskitoen bizilekua. Gainera, hezetasunak eta puntako tenperaturek bertan lehiatzeko baldintzak gogortu baino ez dituzte egiten. Lehiakideek ez dute inongo luxurik izango eta behar bezala prestatu beharko dira saioan parte hartzeko.

Reality berria ETB1en

Reality berria ETB1en

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena