09:17

telebista

Kirolak

Santboiana vs Ampo Ordizia errugbi finala, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

"Helmuga" saioan Amorebieta futbol taldeak zilarrezko mailan egin duen ibilbideaz arituko dira. Bestalde, igandetik aurrera Dauphiné Kriteriuma zuzenean izango dugu ikusgai.

  • Ampo Ordizia errugbi taldea

    Ampo Ordizia errugbi taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBko hedabideek jarraipen berezia egingo diote Ampo Ordiziak eta Santboianak igandean jokatuko duten Errugbiko Ohorezko Mailako finalari. Partida zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en 12:30etik aurrera, Jon Ander Gorospe eta Joanes Aierberen kontakizunarekin. Gorka Saavedra izango dute berriemaile Radio Euskadin eta Euskadi Irratian Sant Boi de Llobregatetik.   

Bestalde, "Helmuga" saioan Amorebieta futbol taldea hartuko dute protagonista. Talde txiki batek zilarrezko mailan bizi izan duen ametsaz arituko dira. Horrez gain, Kauldi Odriozola eskubaloi jokalaria eta Eder Lomba eskalatzailea elkarrizketatuko dituzte. 

Dauphiné Kriteriuma, ekainaren 5etik 12ra 

Zortzi etapa izango dituen Dauphiné Kriteriuma zuzenean jarraitu ahal izango dugu igande honetan hasi eta datorren ekainaren 12ra bitartean ETB1en eta eitb.eus-en 15:25etik aurrera. Fermin Aramendi eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira esatariak.


 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena