telebista
Txirrindularitza
EITB Media
Aurten ere, txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenak EITBn jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, horien artean, Paris-Niza, Euskal Herriko Itzulia, Frantziako Tourra eta Suitzako Itzulia.
Frantziako Tourra. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Informazio gehiago (1)
Proventzako Tourraren zuzeneko emanaldiarekin hasi da 2022ko txirrindularitza denboraldia EITBn. Otsailak 10, hasita, igandera arte luzatuko da, otsailak 13, eta guztira 501 kilometro izango ditu Berre L'Etang eta Montagne de Lure herrien artean. Lehengo etapa, irteera eta amaiera Berre L'Etang herrian izango duen 7,2 kilometrotako atarikoa izango da. 14:20tik aurrera izango da ikusgai ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era aldatuko da. eitb.eus-en ere ikusgai egongo da, kirolen zuzenekoen atalean.
Lau jardunaldiak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en, Fermin Aramendi eta Alfontso Arroiok esatarien kontakizunarekin. Lasterketaren etapa nagusia igandekoa izango da: Manosque eta Montagne de Lure artean jokatuko da 3251 metroko desnibelarekin eta 12 kilometrotako azken igoera gogor batekin.
Txirrindularitza denboraldia EITBn
Aurtengo txirrindularitza denboraldiaren lasterketa ikusgarrienak EITBn izango dira ikusgai, horien artean: Paris-Niza (martxoak 6-13), Lizarrako Miguel Indurain Sari Nagusia (apirilak 2), Euskal Herriko Itzulia (apirilak 4-9), Amstel Gold Race (apirilak 10), Paris-Roubaix (apirilak 17), Flèche Wallonne (apirilak 20), Liége-Bastogne- Liége (apirilak 24), Critèrium du Dauphinè (ekainak 5-12), Suitzako Itzulia (ekainak 12-19), Frantziako Tourra (uztailak 1-24), Donostiako Klasikoa (uztailak 30), Getxoko Sari Nagusia (uztailak 31) eta Burgosko Itzulia (abuztuak 2-6).
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa