telebista
22:30ean
EITB Media
Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtuta, Goizuetako txapeldun handiak senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jaso zuen.
Informazio gehiago (1)
Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtu zen gau batez eta, han, senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jaso zuen Goizuetako txapeldun handiak. 26 urteko ibilbide profesionalari agur esateko prestatutako saioan une hunkigarriak bizi zituzten bertaratuek. Astelehen honetan berriro izango da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Xabier Euzkitzek gidatu zuen saio berezia eta pilota emanaldietan bezala, Elena Azpeitia harmailetan egon zen elkarrizketak egiten. Kantxa erdian kokatutako gunera iristen lehena Aimar Olaizola izan zen eta, azkenak, emaztea eta lau seme-alabak. Asier anaia, Karlos eta Joseba Arguiñano eta Juan Martinez de Irujo ere pasa ziren bertatik. Iberoko pilotari ohiaren agerraldiarekin goia jo zuen saioak, kantxan arerio izan zireneko garaiak gogoratuz.
Aimar Olaizola familiarekin
Goizuetako pilotaria aho bete hortz utzi zuten beste hainbat sorpresa ere izan ziren emanaldian zehar: Manolo Arozena osabaren bertsoa, Goizuetako herri eskolan eta Paz de Ziganda pilota eskolan grabatutako bideoak, koadrilako lagunen mezuak…
"Azken Partida", oroitzapen eta momentu zirraragarriz betetako saioa, berriro ere izango da ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa