12:20

telebista

Kirolak

Futbola, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan

EITB Media

Iberdrola Ligako Real Madril vs Eibar, Lau T'erdiko txapelketa, Paris-Tours lasterketa eta Hondarribiko Grand Slama izango ditugu ikusgai. "Helmuga" saioak, berriz, Jagoba Arrasate eta 'Manix' Mandiola hartuko ditu protagonista.

  • Futbola, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuko kirol eskaintzan

    Futbola, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuko kirol eskaintzan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETB1ek eta eitb.eus-ek asteburu honetarako aurreikusi dituzten kirol emanaldietan futbola, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta izango ditugu. Horrez gain, "Helmuga" saioaren 2. atalak Jagoba Arrasate eta Manix Mandiola futbol entrenatzaileen arteko elkarrizketa ekarriko digu. 

Zuzeneko emanaldiei dagokionez, Lau T'erdiko Txapelketako partida hauek eskainiko dira: larunbatean Bengoetxea VI vs P. Etxeberria eta Bakaikoa vs Alberdi Balmasedatik eta igandean Altuna III vs Elordi eta Dario vs Larrazabal Eibartik. Bi jaialdiak 17:00etan hasiko dira. 

Igande goizean Emakumeen Iberdrola Ligako Real Madril vs Eibar partidaz gozatu ahal izango dugu 12:00etan eta 15:40tik aurrera, berriz, Paris-Tours txirrindularitza proba eskainiko da (17:00etan ETB4era pasako da emanaldia).

Bestalde, larunbatean, 15:00etan, joan den asteburuan Zumarragan jokatutako GRABNI Torneoko finalak eskainiko dira eta 23:00etan Hondarribiko Grand Slameko bi zesta punta partida: Goikoetxea-Aimar / Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Zabala / Erkiaga-Etxeto. 

Igande goizean, 11:30ean, "Helmuga" saioan bi gonbidatu berezi izango dituzte: Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea eta Manix Mandiola futbol entrenatzailea. Eibarren eta Beasainen bost denboralditan elkarrekin aritu ziren Manix entrenatzaile eta Jagoba jokalari. Ondoren Jagobak ibilbide arrakastatsua osatu du entrenatzaile gisa, besteak beste, Reala, Numantzia eta Osasuna entrenatuz. Maisua eta ikaslea aurrez aurre jarri dituzte, futbolaz eta bizitzaz hizketan.

 

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena