telebista
Kirolak
EITB MEDIA
ETE y KAE ligetako estropada Pasaiatik, Zaldua eta Gabirondoren arteko apustua, Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa eta Frantziako Tourra izango ditugu ikusgai.
Kirolak. Irudia: EITB Media
Informazio gehiago (1)
Arraunak, herri kirolek, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute ekainaren 26 eta 27ko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.
Larunbatean, Brest hirian abiatuko den Frantziako Tourreko lehen etapak zabalduko du programazioa (14:00etan ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en). Ondoren, Leitzako pilotalekutik, Nafarroako lau t'erdiko Txapelketako bi norgehiagoka izango ditugu ikusgai: Bengoetxea VI vs Agirre eta Laso vs Peña II. Gauean, 22:30ean, herri kirolen tartea zabalduko da Leitzan bertan arratsaldean jokatutako Zaldua vs Gabirondo apustua eskaintzeko.
Igandeko lehen kirol hitzorduak Pasaiara eramango gaitu. Bertan jokatuko den ETE eta KAE ligetako jardunaldia izango dugu ikusgai. 15:00etan, Tourreko 2. etapaz gozatu ahal izango dugu eta 17:00etan pilotaren txanda izango da. Donostiako Atano III.etik Nafarroako lau t'erdiko beste bi norgehiagoka eskainiko dira: Altuna III vs Salaberria eta Ezkurdia vs P. Etxeberria edo Dario.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa