08:31

telebista

ASTE BEREZIA

"Atrapame Si Puedes" lehiaketak 1800 programa beteko ditu

EITB Media

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak dibertsioz eta lehiakide bereziz betetako astearekin ospatuko du.

  • ''Atrapame si puedes'' saioko lehiakideak

    "Atrapame si puedes" saioko lehiakideak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Atrapame Si Puedes" ospakizunetan dago! Patxi Alonsok ETB2n aurkezten duen lehiaketak 1800 saio beteko ditu ETB2ko eguerdietan, eta dibertsioz eta lehiakide bereziz betetako astearekin ospatuko du.

Zazpi denboraldiren ostean, betiko barreekin eta emozioarekin helduko da saioa urteurren handi honetara, baina beste ezaugarri bat alde batera utzi gabe: zakua. Zakua, bide batez, 96.500 eurora iritsi da.

"Atrapame" k 'zorionak' abestuko du bere lehiakide ezagunenetako batzuekin: Armand, euskal-irlandar dibertigarriena; Julia, erritmo handieneko ikaslea; edo Manu Zapata, lehiaketetako izarra.

Hostoil Produkzioak ekoiztetxeko programak euskal herritarren artean eguerdiko aukera gogokoenetako bat izaten jarraitzen du, eta Andaluzian, Aragoin eta Kanarietan frankiziak mantentzen ditu.

"Atrapame Si Puedes" saioak 1800 saio ospatuko ditu ekainaren 14tik aurrera, 14:00etatik 15:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena