13:16

telebista

Hauteskundeak Iparraldean

Akitania Berria eta Pirinio Atlantikoetako hauteskundeak, Euskal Telebistan

EITB Media

Franck Dolosorren eskutik hainbat erreportaje eta "Iparraldearen Orena" saio berezia eskainiko dira. Halaber, "Egun on Euskadi" albistegian hautagaiak elkarrizketatuko ditu Iban Garatek.

  • Frank Dolosor kazetaria EITB Mediako irudi batean.

    Frank Dolosor kazetaria EITB Mediako irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebistak jarraipen berezia egingo die Ipar Euskal Herrian egingo diren hauteskundeei. Ekainaren 20an eta 27an, Akitania Berria eskualdeko Asanblea eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseilua berrituko dira.

Franck Dolosor kazetariaren eskutik, datozen egunetan hainbat erreportaje eskainiko dira "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan. Gainera, asteazkenean, ekainaren 9an, hauteskundeei buruzko "Iparraldearen Orena" saio berezia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.

Bestalde, "Egun On Euskadi" goizeko albistegiak hautagai eta ordezkari politikoekin elkarrizketak eskainiko ditu 10:10etik aurrera. Besteak beste, astearte honetan, ekainak 8, Andde Sainte Marie Akitania Berria eskualdeko kontseilariak Iban Garateren galderei erantzungo die. Sainte Marie independentea da eta 2015ean bezala, aurten ere Alain Rousset sozialistaren zerrendan dago. Asteazkenean, ekainak 9, Alice Leiciagueçahar kontseilari eta hautagai ekologistaren txanda izango da. Hurrengo astean, ekainaren 17an, Peio Etxeleku EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea hartuko dute ETBn. Oraindik zehazteko dute EH Bai koalizioko hautagaiari elkarrizketa.

Halaber, konexio eta saio desberdinetan hainbat lekukotasun eskainiko ditu Euskal Telebistak, besteak beste, honako ordezkari eta hautagaiekin arituko dira: Annick Trounday-Idiart (Departamenduko Gehiengoa-Errepublika Martxan), Anita Lopepe (EH Bai), Joseba Erremundegi (Baionako Gehiengoa), Peio Abeberry (Independentea), Mixel Esteban (Berdeak), Maider Arosteguy (Errepublikarrak), Sylvano Marian (Frantzia Intsumitua), Mathieu Bergé (Ezkerra) eta Edwige Diaz (Eskuin Muturra).

Hauteskunde biharamunean emaitzak aztertzeko, Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearen analisia entzuteko aukera eskainiko du EiTB Mediak.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena