01:30

telebista

''El Conquis''en 20. atala

Herrantxi abenturatik kanpo, bateratzearen atarian

EITB Media

Oskarrek sasoi betean dagoela erakutsi du, Duqueri gailendu baitzaio dueluan. Cacata taldeak, bestalde, immunitate jokoa irabazi du azkenik, eta horrekin batera abentura osoko saririk onena.

  • Herrantxi ''El Conquistador del Caribe'' saioan agurtzen

    Herrantxi "El Conquistador del Caribe" saioan agurtzen. EITBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abentura azkeneko zatian murgildu da bete-betean eta agur esan dio bigarren faseari. Bateratzera iritsi dira jada lehiakideak, guztiak bat izan ezik: Herrantxi fase berriaren atarian gelditu da eta. Kokoak hartu behar zituzten dueluan, pioletak zeuden lehendabiziko palmondoan zailtasunak izan ditu bergararrak; bi metro eskas igotzeko gai izan da soilik eta hortaz, ez da gehiago saiatu. Ez teknikarik, ez indarrik, ez du ezer egin. Behintzat, ondo hartu du kanporaketa, bateratzea hortxe bertan izan arren.

Oskar ostera, sasoi betean dagoela ikusi dugu. Cuyaya taldeko kide gehienek izendatu dute, baina Abetxukokoak ezustekoa eman du. Hiru aldiz igo da palmondora, Duque atzean utzita. Suhiltzaileak bi koko besterik ez ditu hartu eta ez oso handiak gainera. Julianek abenturan jarraitzeko koko handiagoak hartu behar zituela ohartarazi dio behin baino gehiagotan. Zizko eginda amaitu du Duquek, baina lehian jarraitzen du.

Azken hiru saioak kanpamendu aberatsean igaro dituen arren, badirudi Cuyaya taldea indarrez juxtu dabilela, Cacata taldeak aise irabazi baitio immunitate jokoan. Enekoren taldeak alde handia atera die horiei, nahiz eta txalupa eramaten ari zirela ibilbidean hainbatetan nahastu diren. Baina azkenean irabazi eta bateratzera iristea lortu dute guztiek. Ez hori bakarrik, saio guztiko saririk onena eskuratu dute: barkakoa bat eta hotel bateko spa batean egonaldia. Hori bai, zapore gazi-gozoa izan dute, sariaz gozatzen ari zirela, Enekok abentura utzi behar zuela esan baitie Julianek; izan ere, kapitainen fasea amaitu egin da.

Txanponaren beste aldean daude Cuyaya taldekoak. Nekeetan, irria ezpainetan. Animoari eusten saiatu diren arren, Olatzek zapuztu egin ditu gainerako taldekideen asmo onak. Oriotarrak uste osoa zuen bileran bera izendatuko zutela eta hortaz, kanpamendura iristean bakartu egin da eta ez dio inori hitz egin. Alferrikakoak izan dira taldekideek Olatz lasaitzeko eginiko saiakerak, Corocote taldeko kide ohiak ez du iritziz aldatu. Hemendik aurrera ordea, zer gertatuko da? Nola erreakzionatuko du banakako lehia hasten dela jakiten duenean?

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena