telebista
84.500 euro
EITB Media
Patxi Alonsok aurkezten duen saioak telebistako inoizko lehiakiderik onenak hartuko ditu platoan: Bruno, Puy, Etayo eta Manu Zapata.
"ASP" saioan txapeldunen astea. Foto: EITB Media
Informazio gehiago (1)
Maiatzeko lehen aste honetan, lehiakide bereziak arituko dira jokoan dagoen 84 500 euroko zaku handiaren bila. Telebistako parte-hartzaile onenetako batzuk ETB2ko "Atrápame Si Puedes" saiora iritsiko dira azken minutuko galdera sorta zirraragarrian saria eskuratzeko prest.
Honako hauek osatuko dute txapeldunen taldea: Bruno, "Atrápame Si Puedes" saioko irabazle mitikoa; Puy, beste beteranoetako bat; PJ, etorkizun oparoa duen gasteiztar gaztea; Etayo, saltzaile nafarra; eta Manu Zapata, aski ezaguna den lehiakide aparta. ETB2ko lehiaketaren historian inoiz izan den asterik lehiakorrena eta zirraragarriena dute aurretik guztiek.
"Atrápame Si Puedes" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa