telebista
22:15ean
EITB Media
Epaitegiko aretoan baimendutako dokumentu-ekipoaren kamerek lekukoen argudioak jasoko dituzte.
"El Estado contra Pablo Ibar" telesail dokumentala EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
Gaur, urtarrilak 24, "El Estado contra Pablo Ibar" Olmo Figueredo telesail dokumentalaren laugarren atala eskainiko du ETB2k. La Claqueta PCk, La Cruda Realidadek eta Irusoinek ekoiztutako minisailak sei atal ditu, eta horietan Pablo Ibarren kasua hainbat arlo eta ikuspegitatik aztertzen da; hala nola krimena bera, lehenbiziko epaiketa, ondorengo apelazioa, lekukoak, hasierako epaia eta behin betiko zigorra. Igande honetan, 22:15etik aurrera, laugarren atala emitituko da.
Lekukoen testigantzak eta argudioak aztertuko dituzte 4. kapitulu honetan. Fiskaltzaren txanda da oraingoan. Defentsa soken aurka jarriko duten lekukoekin erasotuko du lehenbizi; baita zikin jokatu ere. Pablo Ibarrek "gizon hila naiz" adieraziko du atsekabez. Hilketak gertatu zirenetik 24 urte igaro direnean, epaiketa amaitu da berriz ere, eta epaimahaia emaitzak aztertzera doa.
"Pablo Ibar" kasua
1994ko uztailean Pablo Ibar atxilotu zuen poliziak eta Miamin gertatutako hilketa hirukoitz bat egotzi zioten: Miramarreko krimena, gaizkileek erakutsitako ankerkeria eta odol hotzagatik gizarte osoa hunkitu zuena. Hiltzaileek ezagutzen ez zuten segurtasun kamera batek bideoan grabatu zuen erailketa guztia. Gaizkileetako batek aurpegia agerian duela erakusten dute irudiek. Poliziak Pablo Ibar identifikatuko du orduan, baina errugabea dela dio berak.
2000. urtean, ofiziozko abokatu bat duela, Pablori heriotza-zigorra ezarri zioten Seth Peñalverrekin batera. Frogatutzat dute bera dela bideoan agertzen den bigarren hiltzailea. Heriotzaren korridorean sartuko dituzte biak eta biek ere euren errugabetasuna aldarrikatzen jarraituko dute. Pabloren familiak diru bilketa kanpaina bati ekingo dio, kasua berrikusteko prozesua oso garestia baita. Tanya emaztea eta aita, Candido Ibar, buru-belarri murgilduko dira lan horretan. Abokatu garestienak kontratatuko dituzte eta auzitegira joko dute beste behin ere. 2013an Seth Peñalver krimenaz libratu eta aske utziko dute. Epaileak, ordea, ukatu egingo du Pabloren helegitea, eta kartzelan jarraituko du. Alabaina, Pablok bere errugabetasuna aldarrikatzen jarraitzen du.
2015eko apirilean, Benjamin Waxman abokatu berriak apelazioa aurkeztuko du Floridako Auzitegi Gorenean. Bideoko hiltzailea Pablo Ibar ez dela eta errugabe bat hilko dutela frogatzen duten ebidentziak dituela dio.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa