telebista
Denboraldi berria
Bi berrikuntza izango ditu saioak: emozioz jositako azken proba berri bat izango du eta asteburua ostiraletan hasiko da.
Patxi Alonsok emozioz betetako "Atrápame si puedes" aurkeztuko du. Irudia: EiTB
Informazio gehiago (1)
"Atrápame si puedes" lehiaketak hasi du denboraldi berria, Euskal Telebistan egingo duen zazpigarrena, eta bi berrikuntza izango ditu oraingoan: emozioz betetako azken proba izango du eta asteburuak egun bat lehenago hasiko dira, ostiralean.
ETB2ko lehiaketa arrakastatsuak azken proba berri bat izango du aurrerantzean. Ohiko eskaileraren ostean, beste proba bat gainditu beharko du irabazleak zakua eramateko. 60 segundo izango ditu bost galderari zuzen erantzuteko. Lehen saioan 130.000 euroko zakua izango da.
Bestetik, asteburuak beste inork baino lehenago hasiko ditu Patxi Alonsok aurkezten duen saioak. Ostiraletan, "El Conquistador" saioan ibilitako lehiakideak izango ditugu, eta baita larunbat eta igandeetan ere.
Ohiko umore onarekin eta inoiz baino emozio gehiagorekin, indarberrituta dator "Atrápame si puedes". Astelehenetik igandera izango da ikusgai, 14:00etan, ETB2n.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa