telebista
11:30ean
EiTB
Xabier Lapitzek eta saioko lantalde osoak aktualitate politiko, ekonomiko eta soziala jorratzen jarraituko dute astelehenetik ostiralera, 11:30etik 14:00etara, ETB2n.
Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (2)
Gaur hasiko da "En Jake" saioaren seigarren denboraldia, Eusko Legebiltzarreko legealdi berriaren hasiera, Juan Carlos I.a errege emerituaren kontuen ikerketa eta pandemiak ekarriko duen udazken konplexuaren ingurukoak aztertu eta eztabaidatzeko garaiz.
Xabier Lapitzek jarraituko du saioa zuzentzen eta aurkezten, eta ohiko lantaldea izango du ondoan. Maitane Bastida eta Mikel Egia kalean izango dira udazken honetan ere, Euskal Herriko edozein tokitan gertatzen dena zuzenean kontatzeko. Leire Torrek emango du oraingoan ere Madrilen gertatzen denaren berri, eta, halaber, Cristina Vargas izango da denboraldi honetan Bartzelonan. Platoan, berriz, Inazio Lopezek azalpenetan sakontzen jarraituko du, pantailen laguntzarekin, eta Blanca Saezek ekarriko digu azken ordukoa. Ez da faltako kolaboratzaileen mahaia, zenbait aurpegi berri tartean.
Aurreko denboraldian, batez beste, % 10,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen saioak. Halaber, 113.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
"En Jake" astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa