12:07

telebista

Kirolak

Goi-mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera, EiTBn

EiTB

Asteartean hasiko dira emanaldiak Burgosko Itzuliarekin batera, eta haren atzetik helduko dira World Tourreko hainbat lasterketa, tartean, Frantziako Tourra edota Italiako Giroa.

  • Fermin Aramendi, Pedro Mari Goikoetxea, Alfontso Arroio, Alessandro Ruta eta Xabier Usabiaga

    F. Aramendi, P.M. Goikoetxea, A. Arroio, A. Ruta eta X. Usabiaga. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean, goi-mailako txirrindularitzaz gozatu ahal izango dugu berriz ere ETB1en eta eitb.eus-en. Udan eta udazkenean jokatuko diren nazioarteko proba garrantzitsuenak zuzenean eskainiko dira: Burgosko Itzulia, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa, besteak beste. Fermin Aramendi izango da emankizun hauetako gidari nagusia, eta harekin batera arituko dira, txandaka, Xabier Usabiaga, Pedro Mari Goikoetxea, Alfontso Arroio eta Alessandro Ruta. 

Asteartetik larunbatera Burgosko Itzulia izango dugu ikusgai, 15:00etan, Fermin Aramendiren eta Alfontso Arroioren kontakizunarekin. Abuztuaren 12tik 16ra, berriz, Dauphineko Kriteriuma eskainiko da. 

Abuztuaren hondarretan jarriko da abian nazioarteko proba garrantzitsuenetako bat, Frantziako Tourra. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango digute abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitartean jokatuko den lasterketaren berri. 

Bigarren itzuli nagusia, Italiako Giroa, urriaren 3tik 25era izango da ikusgai. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Alfontso Arroiorekin batera, Alessandro Ruta arituko da iaz bezala esatari lanetan. 

Halaber, historikoak diren egun bateko klasikoak ere euskaraz ikusi eta gozatzeko abagunea izango da EiTBn; irailaren 30ean Flèche Wallone, urriaren 4an Lieja-Bastogne-Lieja eta urriaren 25ean Paris-Roubaix.

Burgosko Itzulia, uztailaren 28tik abuztuaren 1era 

Aurtengo denboraldi berezi honetako lehen lasterketa izanik, inoizko parte hartzerik onena izango du Burgosko Itzuliak. Motorrak berotzen hasteko balio izango die txirrindulari askori bost eguneko lasterketa honek. 

Lehenengo etapa hiriburuan hasi eta amaituko da. Lasaia dirudien arren, Mirador del Castilloko amaierak lehenengo aldeak sortuko ditu lasterkarien artean. Bigarren jardunaldia, Castrojeriz-Villadiego, esprinterako aproposa izango da. Hirugarrenak Sedano herria izango du abiapuntu eta Picon Blanco gainean, honez gero klasiko bilakatu den mendatean, amaiera. Gumiel de Mercadotik Roara doan laugarrena etaparen azken txanpak ere zeresana emango du, gorabeheratsua izango baita. Azken egunean Covarrubiasetik irtengo dira txirrindulariak eta Lagunas de Neilako mendatean amaituko dute aurtengo jarduna.

Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok emango dute Burgosko Itzuliaren berri, arratsaldero, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena