10:02

telebista

Kirolak

Euskotren eta Eusko Label ligetako bi jardunaldi eta pilota, zuzenean, asteburuan

EiTB

Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak ematen dute estropaden berri. Larunbatean Bilboko Bandera jokatuko da eta igandean, berriz, Euskotren eta El Correo-BBK Sari Nagusia banderak.

  • Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Mikel Olazabalek gidatzen dituzte estropada emanaldiak

    Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Mikel Olazabal. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirol eskaintza zabala izango dugu asteburu honetan ETB1en eta eitb.eus-en: arrauna, herri kirolak, esku pilota, pala, txirrindularitza eta zesta punta. 

Larunbatean, zuzeneko bi emanaldi izango ditugu: 17:30ean estropadak Bilbotik, hiriko bandera jokoan dela, eta 22:15ean pilota Iruñeko Labritetik. Agirre-Eskiroz / Salaberria-Bikuña atarikoaren ostean, CaixaBank Masterseko Olaizola II-Zabaleta / Altuna III-Imaz norgehiagoka eskainiko da. 

Zesta puntak eta herri kirolek osatuko dute Santiago eguneko programazioa. Bateko, uztailaren 19an Markinan jokatutako Hormaetxea-Lopez / Beaskoetxea-Lekerika partida (13:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en). Besteko, hilaren 22an Ubiden izandako lehia (16:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en): Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa, Mugertza II vs Txikia; Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketa, Peña vs Eizmendi, eta Udane Ostolazaren jarduna Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan. 

Igandeko hitzordu nagusiak ere arrauna eta pilota izango dira. Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia Lekeition jokatuko da 11:30ean hasita: Euskotren Bandera emakumezkoentzat eta El Correo-BBK Sari Nagusia Bandera gizonezkoentzat. 

Pilota emankizuna Arbizutik egingo da, 17:00etan hasita. Bakaikoa-Urretabizkaia II / Salaberria-Tolosa eta Bengoetxea VI-Martija / Ezkurdia-Aranguren (CaixaBank Mastersa) partidek osatuko dute jaialdia. 

Herri kirolen leihoa birritan zabalduko da. 11:00etan, Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa eskainiko da eta 16:00etan bezperan Beizaman ospatutako jardunaldia: Otaño vs Larrañaga aizkoran, eta Urdax vs Urra eta Karmele Gisasola bera bakarrik harria jasotzen. 

23:15ean txirridularitzari tartea zabalduz, Durango-Durango Klasikaren laburpena eskainiko da eta, azkenik, 13:30ean, Binakako Pala Txapelketako bi partida izango dira ikusgai ETB4n: Necol-Garate / Ibarguren-Ibargarai eta Gaubeka-Perez / Fusto-Gordon.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena