18:45

telebista

EiTB, pilotaren etxea

"ETB Kantxa" saioa abian jarri da berriro ETB1 eta eitb.eus-en

EiTB

Hiru hilabete eta erdiko geldialdiaren ondoren, esku-pilota zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Astean hiru emankizun izango ditugu: ostiral eta larunbat gauetan eta igande arratsaldeetan.

  • ''ETB Kantxa'' saioko esatari taldea Bilboko Bizkaia pilotalekuko armailetan eserita

    A. Barriola, X. Euzkitze, J. Urkiola, A. Muruamendiaraz, E. Azpeitia eta M. Idoate. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"ETB Kantxa" saioa itzuliko da ETB1eko programaziora, zuzeneko esku-pilota emankizunekin. Hiru hilabete eta erdiz geldirik egon diren pilotariak lehian hasiko dira berriz ere. 

Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean, uda berezia izango da pilotarientzat, ez baitira ohiko lehiaketak jokatuko. San Joan egunez hasi eta irailaren bukaerara arte, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak eta CaixaBankek antolatu duten CaixaBank Mastersa txapelketaz gozatu ahalko dugu Euskal Telebistan. Hiru emankizun egingo dira astero; gehienetan, ostiral gauez, larunbat gauez eta igande arratsaldez. "ETB Kantxa" saioko esatarien taldean, Xabier Euzkitze, Joseba Urkiola, Elena Azpeitia, Ane Muruamendiaraz, Abel Barriola eta Mikel Idoate arituko dira, txandaka, uda osoan. 

Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren eta EiTBren elkarlanari esker, EiTBk pilotaren etxea izaten jarraituko du. Egungo hamasei pilotari onenak arituko dira nor baino nor gehiago uda osoan, irailaren amaieran jokatuko den finalerako txartela eskuratu nahian.

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena