telebista
23:00tan
eitb.eus
Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako dokumentalak Palestinako erresistentzia islatzen du musikaren bitartez.
'Checkpoint Rock' filmaren fotograma.
Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina filma eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzendutako dokumentalak Palestinako erresistentzia islatzen du, musikaren bitartez.
Tel Aviveko auzo arabiarretan, Israelgo hirietan eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan grabatutako dokumental honek, Palestinako musika 'iluntasunetik' ateratzeko helburua du.
Checkpoint Rock musikari desberdinengana hurbiltzen da, publizitate iragarki eta Tel Aviveko neonetik, Gaza eta Zisjordaniako lurraldeen pobrezia eta etsipenera. Herriz herri, checkpoint batetik beste checkpoint batera joaz, gatazkan dagoen herrialde honen ikuspuntua aldatuz.
Ez galdu Checkpoint Rock filma, gaur ETB1en ikusgai, 23:00etatik aurrera.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa