telebista
Kirolak
A.A.
EITB
Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.
Larunbatetik aurrera eta datorren ekainaren 19ra bitartean, Suitzako Itzulia eskainiko du Euskal Telebistak ETBSat katean eta eitb.com-en. 20:30ean izango da ikusgai proba egunero, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagaren eskutik.
Erlojupeko proba banarekin hasi eta amaituko da aurtengo Suitzako Itzulia. Lehendabizikoa Luganon jokatuko da eta 7,3 kilometro izango ditu; bestea luzeagoa izango da, 32,1 kilometrokoa, Schaffhausen-en zehar. Bi etapa horiek erabakigarriak izango dira, baita mendian bukatuko diren beste hirurak ere. Izan ere, mendate horietako bat kategoria berezikoa izango da.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa