12:17

telebista

Audientzia

43. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren emanaldia, euskaldunen artean nagusi

EiTB

Seguran ospatutako txapelketak % 5,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,8ko kuota lortu zituen larunbat gauean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larunbat gauean ETB1ek eskainitako 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketak ikus-entzuleen harrera bikaina lortu zuen. Emanaldiak % 5,1eko audientzia-zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,8ko kuotarekin. Halaber, 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten Seguran jokatutako Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bigarren postuan, Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu ziren eta hirugarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrentzat izan zen.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena