telebista
Saskibaloia
EiTB
Gasteizen egingo den Erregina Kopan euskal taldeek jokatuko dituzten partidak zuzenean emango ditu telebista autonomikoak.
Erreginaren Kopa
Informazio gehiago (1)
Mendizorrotza kiroldegian baloia airera bota eta saskibaloiko Erreginaren Kopa eskuratzeko lehia hasteko zazpi egun besterik ez dira geratzen. Zortzi talde izango dira nor baino nor gehiago, tartean hiru euskaldun: Lointek Gernika Bizkaia, IDK Gipuzkoa eta RPK Araski. ETBko kamerak hiru taldeen jardunaren lekuko izango dira.
ETB1en eta ETB4n jarraitu ahal izango ditugu emozioz beteriko final-laurdenetako norgehiagokak: Cadí La Seu / RPK Araski partida, ostegunean, eta Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa taldeen arteko derbia, ostiralean. Biak ala biak 19:30ean hasiko dira. Finalerdietan gutxienez euskal ordezkari bat izango denez, larunbatean 17:00etako neurketa eskainiko du Euskal Telebistak. Eta hiruretako batek finala jokatuz gero, hori ere bai. ETBk eskainiko dituen partida guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.
Xabier de la Fuentek egingo du Erregina Kopako partiden kontakizuna, Josean Aldalur aditua lagun duela. Juan de la Vegak ostiraleko derbiko protagonistak elkarrizketatuko ditu. ETBk ahalegin berezia egingo du hitzordu garrantzitsu honi merezitako jarraipena egiteko: zuzeneko emankizunetarako sei kamera, jokalarien adierazpenak prentsa aretoan, atsedenaldiko giroa eta Erregina Kopan arituko diren taldeen aurretiazko prestaketa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa