telebista
22:30ean
EiTB
Realitya nobedade garrantzitsu batekin itzuliko da ETBra: eszenatoki aldaketa. Karibea utzi eta Pazifikora mugituko dira, Panamako Las Perlas uharteetara, hain zuzen ere.
'El Conquistador del Pacífico'.
Informazio gehiago (1)
Gaur gauean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 15. edizioa aurkeztuko da. Aurtengo nobedade nagusia toki aldaketa izango da. Karibea utzi eta Pazifikora mugituko dira, Panamako Las Perlas artxipelagora, hain zuzen. Hori dela eta, saioak 'El Conquistador del Pacífico' izenburua izango du aurten. Turkesa koloreko urak eta harea zuriko hondartzak izateaz gainera, intsektuek eta sugeek eta muturreko beroak infernu tropikal bilakatzen dute uhartea.
'El Conquistador del Pacífico: La Cuenta Atrás'
Aurtengo abenturaren nondik norakoak aurkezteko, 'El Conquistador del Pacífico: La Cuenta Atrás' saioa gidatuko du Patxi Alonsok astelehenean, urtarrilaren 7an. Hamaika laguneko hiru taldetan banatuko diren aurtengo 33 lehiakideak ezagutuko ditugu bertan.
Julian Iantzirekin konexioa egingo dute Las Perlas uharteetako berezitasun guztiak ezagutzeko: bertako klima, kanpamentuen ezaugarriak edota lehiaketaren dinamika bera. Protagonistek Julianen eskutik jasoko dituzten sorpresak ikusteko aukera ere izango dugu, abentura berri bat hasi eta saioan parte hartzeko aukeratuak izango direla adibidez.
Panamara abiatu aurretik lehiakideek nola ezagutu zuten elkar erakutsiko dute, eta baita bidaia, iritsiera eta lehiaketa hasi aurretiko arakatzeak ere. Horrez gain, lehen jokoaren hasiera nolakoa den ikusi ahal izango dugu.
Lehen emanaldi honetako beste berezitasunetako bat, Panamara bidaiatu aurretik euretariko batekin platoan izango duten harremana izango da.
22:30etik aurrera Euskal Telebistaren Miramongo estudioetatik zuzenean eskainiko den saioak hainbat gonbidatu berezi izango ditu, tartean, lehiakideen senitartekoak eta solaskideak. Gainera, Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan bor-bor ari diren mezu onenak ekarriko ditu saiora, Txurruk Gazteako abestirik onena aukeratuko du eta Humberto Gutierrezek bere karakterizazio mitikoetako batekin harrituko gaitu.
'El Conquistador del Pacífico'ren aurrestreinaldia, Bilbon
Ostegunean, hilak 10, abenturaren lehen atalaren aurrestreinaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19-21), 19:30ean. Bertan izango dira, besteak beste, kapitain, aurkezle eta saioaren aurreko edizioetako parte-hartzaileak. eitb.eus-ek aurrestreinaldira joateko hamar gonbidapen zozkatuko ditu bere erabiltzeen artean.
Era berean, emankizunera bertaratu nahi duen orok gonbidapena hartu ahalko du BBK Aretoan urtarrilaren 2tik aurrera, leihatilan (11:00-13:30 eta 16:30-20:30).
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa