telebista
Ekainaren 9tik 17ra
EiTB
Larunbat arratsaldean, Zubiriko pilota jaialdia ere eskainiko da.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Ekainaren 9tik 17ra jokatuko den Suitzako Itzulia zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak gidatuko dute txirrindularitza emanaldia arratsaldero, hirurak eta laurak inguruan hasita.
Erlojupeko batekin hasi eta amaituko da lasterketa: lehen egunekoa taldeka jokatuko da eta azken egunekoa bakarka. Tartean, Suitzako mendi ikusgarrietan barrena ibiliko dira txirrindulariak, eta esprinterrentzat aproposak diren zirkuituak ere egongo dira. Frantziako Tourra prestatzeko baliatuko dute Suitzako Itzulia txirrindulari askok.
Zubiriko pilota jaialdia
Larunbat arratsaldeko 'ETB Kantxa' saioa Nafarroako Zubiri herritik eskainiko da, 18:00etan hasita. Bi partida hauek eskainiko dira: Elola-Aranguren / Alberdi I-Mariezkurrena II (LEPM-ETB Sariko bigarren finalerdia) eta Victor - Laso (Lau eta erdiko San Fermin Torneoko final-hamaseirenak). Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa