01:59

telebista

Txirrindularitza zuzenean

Emakumeen Birako azken etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Aurretik Italiako Giroko 16. etapa izango dugu ikusgai, 13:05etik aurrera. Bukatzerakoan, 17:30ak aldera, Emakumeen Bira izango da ikusgai.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

31. Emakumeen Birako laugarren eta azken etapa zuzenean ikusteko aukera izango dugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. Iurretan hasi eta amaituko den 120 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Giroko emankizuna amaitutakoan, 17:30etik aurrera, emango dute lasterketaren berri Alfontso Arroiok eta Xabier Anduezak.

Emakumeen Bira World Tourreko egutegiaren barruan kokatutako proba dugu eta izen handiko txirrindulariak ari dira parte hartzen. Legazpi hasi zen iragan larunbatean eta Iurretan amaituko da asteartean.

Italiako Giroa

Hirugarren eta azken atseden eguna eta gero, 34 kilometroko erlojupekoa jokatuko da asteartean Trento eta Rovereto artean. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna 13:05etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. 'Gaur Egun' albisteak irauten duen bitartean ETB4n egingo da emanaldia.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena