00:00

telebista

Gaur, 22:15ean

'Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza' dokumentala, ETB1 eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta, bere ibilbidea errepasatuko du dokumentalak. Gaur, 22:15ean.

1:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza dokumentala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean. Pilotari iraultzaile eta txapeldun ildoak oinarri hartuta, bere ibilbidea errepasatuko du dokumentalak.

Esku pilotaren historian leku berezia izango du Juan Martinez de Irujok. Irabazi dituen txapelez haragokoa da Irujoren eragina esku huskako modalitatean. Zikloi baten moduan sartu zen profesionaletan, eta halatsu utzi behar izan du pilota. Ez du inor epel utzi, ez pilotari zen garaian ezta agurrean ere.  Bihotzeko gaitz batek erretiratu du Iberoko aurrelaria kirol profesionaletik.

Banakako jokoa irauli zuen Irujok aireko jokoarekin. Errestotik hasita, erabat aldatu zuen bakarka jokatzeko era. Hasieran ez zuen inor asebete. Iraultza gehienetan gertatzen den bezala, kontrako gehiago izan zituen hasieran aldekoak baino. Norbaitek behar zuen eta Irujok aldatu zuen esku pilota banakako lehian, bederen. Eta, ondoren, etorri diren guztiek bide horretatik jo dute, atzelariak manomanistako panoramatik ia desagertzeraino. Rezusta izan da salbuespena aurten.

Beraz, bi ezaugarri handi ditu Juan Martinez de Irujok. Iraultzaile edo berritzailearena bata, eta txapeldunarena, bestea. 23 final jokatu ditu profesionaletan egin dituen 13 urteetan (14 izan dira, baina azken urte osoan ez du jokatu. 13. urtean utzi behar izan zion zuriz janzteari). 13 txapel lortu ditu 13 urte horietan.

Bi ezaugarri nagusi hauek oinarritzat hartuta, hona ordubeteko dokumentala.

Dokumentalean, halaber, lagun, pilotari, mediku eta familikoen iritziak ere bildu dituzte. Honako hauek agertuko dira: Bittori Goñi, Irujoren ama; Gemma Blanco, bere emaztea; Alberto Oteiza "Lagarto", laguna; Mikel Erro, Oberena pilotalekuko entrenatzailea; Eneko Sagastume, pilotari eta Irujo zalea; Diego Agudo, marrazkilaria; Jokin Etxaniz, Aspeko zuzendari teknikoa; Uxua Idiazabal, San Miguel Klinikako kardiologoa; Xabier Usabiaga, kazetaria, eta Abel Barriola, Aimar Olaizola, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria pilotariak.

Martinez de Irujo, bihotzaren iraultza dokumentala gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena