00:00

telebista

22:30ean

'EiTB Focus Berezia' Xabier Lapitz eta Arantza Ruizekin, gaur gauean, ETB2n

EITB

EiTBko inkestaren datuak aztertuko ditu saioak Joseba Agirretxea (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin-Podemos), Sonia Castelo (PSE-EE) eta Cristina Ruiz (PP) politikariekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, EiTB Focus inkestaren azken alearen datuak aztertuko dituen saio berezia gidatuko du Xabier Lapitzek, Arantza Ruizek lagunduta. Gizaker enpresak egindako inkestak euskaldunen boto-asmoari eta iritzi publikoari buruzko datuak eskaini ditu oraingo honetan.

Politikari eta kazetari mahai bana osatuko dute. Lehenengoan, Joseba Agirretxea (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin-Podemos), Sonia Castelo (PSE-EE) eta Cristina Ruiz (PP) egongo dira. Bigarrenean, Javier Vizcaino, Eva Domaika, Josean Izarra, Guillermo Nagore, Iñaki Soto, Danilo Albín eta Pedro Gorospe.

Oraingo honetan, legealdiaren erdian, Euskadiko eta Nafarroako udal eta foru hauteskundeen boto-asmoaz galdetu du EiTB Focusek. Gainera, erakundeen balorazio orokorra eskaini du, ETAren armagabetze prozesuaz aritu da eta egun-eguneko beste gai batzuk aztertu ditu.

'EiTB Focus Berezia' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena