07:18

telebista

Albistegi bereziak

ETAren armagabetzeari arreta berezia, EiTBn

A.E.|EiTB

ETB1en, Amaya Cayerok eta Estepan Aldamiz-Etxebarriak aurkeztuko dute programa berezia; eta ETB2n, Xabier Lapitzek gidatuko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAren armagabetzeari aparteko arreta jarriko zaio gaur, EiTBko hedabideetan albistegi bereziak eskainita.

ETB1en 10:00etan hasiko da ETAren armagabetzeari buruzko albistegi berezia eta 13:30ean amaituko da. Amaia Cayerok eta Estepan Aldamiz-Etxebarriak aurkeztuko dute, eta gonbidatuen bi mahai izango dituzte platoan: batetik, Estitxu Garai, Eider Alkorta, Iñaki  Galdos eta Mikel Aramendi izango dituzte; eta bestetik, Juan Mari Juaristi, Tasio Erkizia, Jesus Egiguren eta Garbiñe Biurrun. Zuzeneko konexioak tartekatuko dituzte goiz guztian zehar Baiona, Madril, Paris eta armagabetzearen inguruan albiste diren tokiekin.

'En Jake: especial desarme' saioa, berriz, Xabier Lapitzek aurkeztuko du 09:45etik 15:00etara. Politikari eta kazetarien mahaiak izango dituzte saio honetan ere. Besteak beste, Iñaki Anasagasti, Laura Mintegi, Roberto Uriarte, Gema Zabaleta, Chema Herzog, Teresa Toda, Gorka Landaburu, J.F. Azurmendi eta Juan Muñoz-Baroja izango dira.

Halaber, platoan Lapitzek Juan Maria Atutxa Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu izandakoa hartuko du eta 1991-1998ko garaia errepasatuko dute. Atutxak, besteak beste, ETAren indarkeriari aurre egiteko ardura izan zuen urte haietan. Halaber, Margarita Robles, 1993tik-1996ra Felipe Gonzalezen Gobernuan Barne Ministerioko Estatu idazkari eta Justizia ministro izan zenarekin ere mintzatuko da Lapitz.

Telefono deiek ere leku zabala izango dute saioan. Esaterako, Vicens Fisas Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Pabeko Kulturaren Eskolako zuzendari ohiarekin, eta Josu Zabaleta Langraitzeko bidearen bultzatzaile eta Kolonbiako gaztazkan adituarekin hitz egingo dute. Telefonoz sartuko dira, berebat, Alberto Spektorowski Harremanetarako Nazioarteko Taldearen bitartekaria, Kirmen Uribe idazlea eta Juanjo Alvarez Zuzenbidean katedraduna.

Saio honetan, halaber, ETA eta bake prozesuari buruzko erreportaje bereziak eskainiko dira, gizartean eta politikan utzi dituen ondorioak aztertzeko.

Bost ordutan, zuzeneko konexioak ere egingo dituzte Iparraldearekin eta batez ere Baionarekin, Franck Dolosor eta Nerea Olasoren eskutik. Madril eta Parisekin bat egingo dute, berebat, armagabetzeak izan duen oihartzuna jakiteko. Gainera, Arantza Ruiz kalera irtengo da eta Hegoaldeko hiriburuetan jazotzen den guztia kontatuko du.

Jarraipena irratietan eta eitb.eus-en

Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian, bestalde, adi adi egongo dira Baionatik goizeko 08:00etatik eta irratsaio bereziak eskainiko dituzte gonbidatu, zuzeneko konexio eta jazotzen den guztia biltzeko.

eitb.eus-en bitartez, berriz, telebista eta irratiko albistegi bereziak zuzenean jarraitu ahal izango dira. Horrez gain, albiste, bideo eta audioak ere jasoko dira armagabetzearen inguruan.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena