00:05

telebista

Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzulia, zuzenean, gaurtik aurrera, EiTBn

A.A. | EiTB

Apirilaren 3tik 8ra, ETB1ek, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek eguneko jardunaldiaren berri emango dute.

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBko hedabideek jarraipen berezia egingo diote Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioari. Etapa bakoitzeko azken kilometroak zuzenean emango dituzte Euskal Telebistak, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek. Halaber, albistegi zerbitzuetan lasterketaren informazio osoa eskaintzeaz gainera, eitb.eus-en probaren inguruko albiste eta irudi guztiak topatuko ditugu.

Aurtengo berrikuntza, Hegoaldeko hiriburuetan izango dela Itzulia: 1go etapa, Iruñea-Sarriguren; 2. etapa, Iruñea-Eltziego; 3. etapa, Gasteiz-Donostia; 4. etapa, Donostia-Bilbo; 5. etapa, Bilbo-Arrate, eta 6. etapa, Eibar-Eibar.

42 urte pasatu dira Euskal Herriko Itzulia Donostiara iritsi zen azken alditik. 1975ean izan zen eta Agustin Tamamesek irabazi zuen. Iruñean izan zenetik oraindik denbora gehiago pasatu da, 1973an hain zuzen.

Guztira, 20 taldek parte hartuko dute eta izenik aipagarrienak hauek izango dira: Alejandro Valverde, aurtengo Kataluniako Voltaren irabazlea; Alberto Contador, Euskal Herriko Itzulian lau aldiz nagusitu den txirrindularia; Sergio Henao, oraintsu Paris-Niza irabazi duen gizona; Roman Bardet frantziarra, Adam Yates, Julian Alaphilippe eta abar luzea. Euskaldunei dagokienez, Jon Izagirre da sailkapen nagusiari begira aukerarik gehien duen gizona.

Euskal Telebista

ETB1ek arratsaldero egingo du bat lasterketarekin zuzen-zuzenean 15:00etan. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga eguneko helmugan izango dira eta Alfonso Arroiok motorretik jarraituko du itzulia.

Bestalde, eguerdiko 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan zuzeneko konexioak egingo dituzte lasterketaren inguruko azken berriak jasotzeko eta gaueko saioetan etaparen laburpena eta elkarrizketak eskainiko dituzte.

Euskadi Irratia

Euskadi Irratiak egunero saio berezia izango du 15:30etik 17:30era. Joxe Mari Apaolazak zuzenduko du lan taldea, kontaketa Ander Altunak eta karrera barrutik, mototik, Arritxu Iribar izango dugu berriemaile. Txomin Perurena eta Mikel Astarloza izango dira bi adituak. Zuzeneko saioaz gain, 12:10 aldera Arritxu Iribarrek etapa aurreko azken ordua ekarriko du. 13:30eko 'Kirol Legez' saioan zuzeneko hartu-emanak egingo dituzte karrerarekin, eta Xabier Usabiagaren iritzia ere jasoko dute. Arratsaldean 19:40ean, 'Mezularia'n, etapak eman duenaren azterketa egingo dute lan talde osoarekin.

Radio Euskadi eta Radio Vitoria

Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere adi-adi jarraituko du Euskal Herriko Itzulia. Arratsaldero saio berezia egingo dute lauretatik bost eta erdiak arte, zuzeneko konexioak orduz orduko albistegietan eta etapa hasieraren kontaketa 'Kilometro Cero' saioan. Motoa eta unitate ibiltaria izango dute lasterketa jarraitzen. Alberto Negro buru duen esatari taldea Dani Egañak, Cesar Perez Gazolak eta Joseba Belokik osatuko dute.

eitb.eus

eitb.eus-en lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da. Gainera, txirrindularitzari eta Euskal Herriko Itzuliari propio eskainitako webgune berezia dute. Bertan, albisteak, argazkiak eta bideoak; lasterketaren historia; etapa bakoitzaren ibilbidea eta sailkapenak; txirrindulariei buruzko informazioa... topa ditzakegu.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena