00:00

telebista

23:40ean

Jon Fernandezen Oklahomako borrokaldia, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H. | EITB

Gainera, saioak beste lau borrokaldi bikain eskainiko ditu.

  • jonfer
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Fernandezekek Oklahoman egindako borrokaldia eskainiko du gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak, eta, gainera, Jon Fernandez bera izango da platoan bere norgehiagoka komentatzeko. Etxebarriko boxeolariak Ernesto Gartzaren aurka neurtu zituen indarrak orain pare bat aste.

Ondoren, Kruzero Pisuko ZilarrezkoTxapelketa izango da ikusgai, Dimitry Kudryashov eta Santander Silgado boxeolarien artekoa. Kudryashov errusiarrak zenbaki bikainak ditu: 19 borrokaldi egin eta denak K.O. bidez irabazita.

Hirugarren neurketa Maurice Hooker eta Darleys Perezen artekoa, borrokaldi parekatua eta ikusgarria izango da. Laugarrenean, Luke Campbell eta Derry Matthews izango dira aurrez aurre. Campbellek urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan.

Bukatzeko, Paul Smith eta Daniel Regi izango dira protagonista. Britainiarrak bitan jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan du gerrikoa bereganatu, eta horretarako ahaleginetan dihardu.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 23:40tik aurrera, ETB1en.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena