telebista
00:10ean
EiTB
Carl Frampton-Leo Santacruz borrokaldia, luma pisuko eta pisu arineko munduko txapelketak eta Khalid Yafai eta Johnson Tellezen arteko norgehiagoka izango dira mintzagai.
Informazio gehiago (1)
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Carl Frampton-Leo Santa Cruz borrokaldiaren inguruan hitz egingo du. Horretarako, Jon Fernandez euskal boxeolaria izango da saioan, Framptonekin sparring lanetan ibili delako azken asteotan.
Ondoren, Lee Selby eta Eric Hunter boxeolarien arteko luma pisuko munduko txapelketa izango da ikusgai. Selby galestarrak 22 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du. Jarraian, Dejan Zlaticanin eta Franklin Mamani protagonista izan zituen pisu arineko munduko txapelketa aztertuko dute. Montenegrokoak 21 neurketa jokatu eta guztiak irabazi ditu. Amaitzeko, Khalid Yafai eta Johnson Tellez boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko dute. Yafai ingelesak ere ez du borrokaldirik galdu orain arte.
'Boxeo Izarrak' saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:05ean, ETB1en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa