13:04

telebista

I25 AUDIENTZIA

ETB audientzia buru izan zen hauteskunde gauean

A.H. | EITB

eitb.eus webgunea igandeetan izan ohi duen audientzia datua bikoiztear egon zen, 146.756 erabiltzaile bakar izan baitzituen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBko hauteskunde saio bereziek audientzia arrakasta handia izan zuten igande gauean. Halaber, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin.

Euskal ikus-entzuleek ETB aukeratu zuten hauteskunde autonomikoen emaitzen analisia jarraitzeko, eta bi kateek eskainitako saioak audientzia buru izan ziren igande gauean. ETB2ko saio bereziak 892.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta ETB1ekoak, berriz, 269.000 ikus-entzulekoa.

Amaia Cayerok, Iban Garatek eta Xabier Usabiagak ETB1en gidatutako 'I25 Hauteskunde Autonomikoak' saio bereziak % 5,6ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.

ETB2ko '25S Elecciones Autonómicas' saioa, Africa Baeta, Estibaliz Ruiz de Azua eta Xabier Lapitz gidari izan zituena, eguneko saiorik ikusiena izan zen % 23,9ko audientzia zatia lortuta.

eitb.eus, audientzia datua bikoiztear

Arrakasta handiko gaua izan zen EiTBrentzat, baita Interneten ere. eitb.eus igandeetan izan ohi duen audientzia bikoizteko zorian izan zen, 146.756 erabiltzaile bakar lortu baitzituen. Hiru erabiltzailetik bik gailu mugikorren bidez konektatu zuten eitb.eus-ekin, eta, batez ere, hauteskundeetako emaitzak denbora errealean kontsultatu zituzten. eitb.eus-eko grafikoak bereziki prestatu ziren gailu mugikorretan nabigatzeko.

Horrez gain, EiTBk hauteskunde hauetan erabili duen berrikuntza teknologikorik nabarmenena Sarean konektatuta dauden eta HBBTV protokoloa erabiltzen duten telebisten bitartez eduki aberatsagoak jasotzeko aukera izan da. Telebista horietan eduki aberatsagoak ikusi ahal izan ziren, eta urrutiko agintearekin antolatu eta pantaila bakoitzean eduki ezberdinak izateko aukera izan zen. Zerbitzu hori milaka pertsonak jaso zuten, 56.000 erabiltzaile konektatu baitziren HBBTV protokoloa erabiliz.

erabiliz.

erabiliz.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena