telebista
FesTVal
A.H. | EITB
Horrez gain, Anne Igartibururi EiTB saria eman diote.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
FesTValeko itxiera gala ospatu da larunbat honetan Gasteizen, eta jaialdiak aurtengo telebista denboraldian nabarmendu diren saio eta profesionalak saritu ditu. Horien artean, 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura realityak jaso du FesTVal sari berezia, saioak izandako ibilbide arrakastatsua eta jasotako audientziaren babesarengatik. Patxi Alonso produktore exekutiboak, Txema Montoya eta Joxan Goñi zuzendariek, eta Julian Iantzi aurkezleak jaso dute saria.
Horrez gain, Anne Igartiburuk EiTB Saria eraman du, telebistan egindako ibilbide profesionalarengatik, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiaren eskutik.
Itxiera galak telebista munduko hainbat pertsonalitate ezagun bildu ditu, eta, Luis Larroderak aurkeztuta, Joan Ramon Mainat saria eta Kritikaren Sariak banatu ditu. ETBko aurpegi ezagunenak ere bertan izan dira.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa