09:58

telebista

22:15ean

Haurtzaroko uda zoriontsuak, gauean, 'El Retro Visor' saioan

A.H. | EITB

Protagonistek umeak zireneko udako oporrak gogoratuko dituzte, eta orduko hainbat ohitura azalduko dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'El Retro Visor' saioaren laugarren eta azkeneko atalak haurtzaroko uda zoriontsuak hartuko ditu hizpide, eta protagonistek garai hartako bizipenak gogoratuko dituzte. Urte osoan zehar itxaroten zuten garai zoriontsua zen uda, eta umeak zirenean, uda garai hori luze luzea zirudien.

Jose Luis Korta eta Olga Zabalgogeaskoa, Jabo Irureta eta Maribel Salas, Jon Uriarte eta Paloma Zorrilla, Eduardo Iturralde eta Angelita Alfaro, eta Gorka Aginagalde eta Arantza Furundarena protagonistek ondo gogoratzen dituzte oporraldi horiek. Ordu luzeak ematen zituzten kotxean opor tokira heltzeko, aspertuta, zorabiatuta eta errepide oso txarretan zehar bidaian. Baina guzti horrek pena merezi zuen, dibertsioaren paradisura heltzeko.

Hondartzarekin erlazionatutako oroimenekin batera, bainujantzien inguruko bitxikeriak, arropaz aldatzeko zakuak, eguzkirako kremak, digestiorako bi orduak, eta igerian egoteko mila jostailuak gogoratuko dituzte.

Herrietako udako jaiak ere ekarriko dituzte gogora eta berbenetan jotzen zuten musika taldeen inguruan arituko dira, baita hainbeste aldiz entzundako abestien inguruan ere. Halaber, udako maitale eta lagunak gogoratuko dituzte. Uda amaitzean, agur tristeak eta eskutitzen bitartez harreman horiekin jarraitzeko asmoa ziren nagusi.

'El Retro Visor' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena