telebista
11:45ean, ETB2n
A.H. | EITB
Saioan, gainera, Madrilen gobernua eratzeko negoziazioetan egon daitezkeen aldaketen inguruan arituko dira.
Informazio gehiago (1)
'En Jake' saioak egun-eguneko gai politikoak aztertuko ditu gaur. Xabier Lapitz aurkezlea, Amaia Arregi, Diana Urrea, Josune Barrena eta Laura Garrido kolaboratzaileekin batera, Euskadin dagoen hauteskunde aurreko giroan murgilduko da. Batetik, Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak Urkullu lehendakariaren kontra esandakoa azaldu eta haren hitzek sortu dituzten erreakzio politikoak aztertuko dituzte. Bestetik, Bizkaiko PPren ustezko legez kanpoko finantzaketaz arituko dira.
'En Jake'k, gainera, arretaz jarraituko ditu Madrilen gobernua osatzeko negoziazioetan izaten ari diren mugimenduak. Diputatuen Kongresuan izango den Esther Palomera kazetariarekin jarriko dira harremanetan, azken ordukoen berri emateko, zuzenean.
Amaitzeko, Noos kasua aztertzeko prozesuan Tejeirok egin dituen adierazpenak aztertuko dituzte saioan.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa