07:41

telebista

22:15ean

Euskal Telebistak 'El Retro Visor' estreinatuko du gaur gauean

A.H. | EITB

Atzera begirako bidaia proposatuko duen erreportaje saila izango da, euskal gizarteko alor ezberdinetako pertsonaia ezberdinen oroimen eta bizipenen bitartez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebistak 'El Retro Visor' erreportaje saila estreinatuko du gaur gauean. Bertan, atzera begirako bidaia egingo dute astero euskal gizarteko pertsonaia ezagunek, euren oroitzapen eta bizipenen bitartez. Memoria ariketa gogorra egin beharko dute protagonistek euren haurtzaro eta gaztaroan bizitakoak gogoratzeko. Denetariko gaiak jorratuko dituzte: lehengo atal honetan, jolasak, eta hurrengoetan, lehenengo jaunartzea, sukaldaritza eta janariak eta udako oporraldiak, besteak beste.

Protagonistak atal guztietan berdinak izango dira, eta bikoteka arituko dira: Jose Luis Korta eta Olga Zabalgogeaskoa, Jabo Irureta eta Maribel Salas, Jon Uriarte eta Paloma Zorrilla, Eduardo Iturralde eta Angelita Alfaro, eta Gorka Aginagalde eta Arantza Furundarena.

Haurtzaroko oroitzapen eta gertakariak gogoratzeko, garai hartako argazki pertsonalak erakutsiko dituzte protagonistek. Horrez gain, Euskal Filmotekak partikularrek Super 8an grabatutako irudiak utzi dizkio saioari, 60, 70 eta 80ko hamarkadetako bizitza nolakoa zen erakusteko oso lagungarriak izango direnak.

Lehen saioa: ¡Qué bello es jugar!

Lehenengo saio honetan, protagonisten haurtzaroko jokoak gogoratuko dituzte. Garai hartan beste modu batera jolasten zela erakutsiko dute, gaur egun baino jostailu gutxiagorekin. Haurrek sormena gehiago lantzen zuten, taldeka aritzen ziren eta kalean ibiltzen ziren jolasean.

Kaniketan, tortolosekin, zibota jaurtitzen, sokasaltoan, txapetan edota kinkinean nola jolasten zuten gogoratuko dute. Garai hartan arriskurik ez zegoela sentitzen zuten, eta amek merkromina mirarigilearekin sendotzen zituzten haurrek jolasean egindako gerra-zauriak. Gurpil gainean aske sentitzeak, burdinezko patinetan, bizikletan edo goitibeheratan, arriskuen aurrean neurriak hartzea baino askoz inportanteagoa zen.

Entretenimenduak ere bere tokia zuen etxean: gurasoak, anai-arrebak, bizilagunak eta lagunak etxean aritzen ziren Juego Reunidos, Monopoly edo bingora jolasten.

Bizipen haietatik euren oroitzapenik onenak gogoratuko dituzte protagonistek, eta denboran atzera bidaiatuko dira garai horietara itzultzeko.

'El Retro Visor' gaur estreinatuko da ETB2n eta eitb.eus-en, 22:15ean.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena