08:00

telebista

10:00etatik 19:30etara

'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

EiTB

Galde-erantzunen lehiaketa honetarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren egoitzan egingo dira.

  • Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

    Patxi Alonso saioko aurkezlea izango da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko probak egingo dituzte gaurko egunean zehar Bilbon, EiTBren egoitzan, 10:00etatik 19:30etara. Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatuko dituzte saioaren arduradunek. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programakoak zurekin harremanetan jarriko dira.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan dagoen diru-zakua irabaz dezaketelako.

Lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Bilboko egoitzan izango da, gaur, eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da. Hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hori erakusteko.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena