08:00

telebista

22:30ean

Iñaki Perurenaren sustraiak, gaur, 'Todos los Apellidos Vascos' saioan

EITB

Perurenaren familiaren iragana arakatuko dute saioan, eta harri-jasotzaile ezagunak ezusteko handiak jasoko ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Perurenarekin izango da Olga Zabalgogeaskoa, gaur gauean,Todos los apellidos vascos’ saioan. Gizon polifazetikoa da Iñaki, Nafarroa eta euskara biziki maite dituena. Bere bizitzako zati handi bat harriari eskaini badio ere, historia bere pasioetako bat izanik, horretan sakontzeko astia ere izan du. Hori dela eta, saioko lantaldearekin batera, pozik ekingo dio bere familiaren iraganeko kontuak arakatzeko bidaiari.

Saioko ikerlariek erakutsiko dizkioten pasarte batzuk atseginez hartuko ditu Perurenak; beste batzuk, baina, ez horrebeste. Halaber, bere arbasoak ez direla Leitza inguruak jakingo du, askoz urrutiagokoak baizik, beste kontinente batekoak, hain zuzen ere. Azkenik, ustekabeko elkartze batekin bukatuko da ‘Todos los apellidos vascos’ saioko atal hau.

Gaur izango da ikusgai ‘Todos los apellidos vascos’ saioa, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena