11:56

telebista

Audientzia

'Todos Los Apellidos Vascos' saio berriaren estreinaldi arrakastatsua

EITB

Audientzia buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian, % 17,2ko kuotarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Todos Los Apellidos Vascos' saioa arrakastatsu estreinatu zen astelehenean: audientzia buru izan zen ordutegi nagusian, % 17,2ko kuotarekin, eta gaueko bigarren aukerak baino ia hiru puntu gehiago lortu zituen.

Olga Zabalgogeaskoa kazetariak aurkeztuta, hainbat pertsona ezagunen sustraietan sakondu eta euren familiako historia txikien arrastoa jarraitzen du ETBren apustu berri honek. Lehenengo atalak Iñaki Gabilondoren jatorria hartu zuen oinarri, eta 408.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Minuturik ikusienak 210.00 ikus-entzule lortu zituen: Iñakik, hunkituta, bere aitak harakin ofizioan emandako lehenengo pausoak gogoratu zituen unea, hain zuzen ere. Halaber, saioaren amaieran, ustekabe atsegina hartu zuen Gabilondok, bere arbasoak Agirre lehendakariarekin ahaidetuta zeudela jakitean.

Datorren astelehenean, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren ikertzaile taldeak Iñaki Lopez aurkezlearen jatorria eta sustraiak arakatuko ditu.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena