telebista
Gaur, 22:30ean
EITB
Ramon Roteta Mendabian izango da eta Ander Gonzalez Lapuebla de Labarcan. Herri bakoitzeko sukaldaririk onena bilatuko dute desafiorako.
Gaurko 'No es país para sosos: entre dos fuegos' saioan, bildots eta barazki menestra izango dute jaki protagonista, eta platerik onena prestatzeko borrokan, Lapuebla de Labarca eta Mendabia herriak arituko dira.
Ramon Roteta Mendabiara joango da, eta Fainas gidariaren laguntzaz herri nafarra goitik behera ezagutuko du. Besteak beste, zezen-lagunartera joango da Ramon, dohain bereziak dituen sukaldari bat ezagutzera. Horrez gain, kontserba-lantegia ikusiko du, eta barazkiak ontziratzen lagunduko du bertan. Gainera, herriko erratz fabrikatzailea ezagutuko du Ramonek, pertsona xelebre bat.
Ander Gonzalezek baratze ezagunenean hasiko du Lapuebla de Labarcan bere ibilbidea, eta hainbat barazki bilduko ditu bertan. Txomin gidaria ere baratzean ezagutuko du, eta patatak Errioxako erara eginda jango dituzte elkarrekin. Herriko sukaldari onenaren bila dabiltzala, Arabako herri hau ezagutuko du Anderrek, eta bertako hainbat ardo eta saiheskiak xirmendutan erreak dastatuko ditu. Amaitzeko, Quercus upeltegia bisitatuko du.
Bi herrien arteko desafioa pil-pilean jarriko da platoan, eta Ramonek eta Anderrek euren taldeak gogotik animatuko dituzte. Hala ere, eta beti bezala, epaimahaiak izango du azkeneko hitza: Mari Tere, 'etxekoandreen erregina', eta Marti, 'Alabamako printzesa' epaileek, hain zuzen ere.
'No es país para sosos: entre dos fuegos', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.
.EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa