11:45

telebista

00:45ean

'Kataluniarren jauzia' erreportajea Jaime Otamendirekin, gaur, ETB2n

A.E.

EiTB

Euskal Herrian hasiko du erreportajeak bere ibilbidea, jauzika, eta Kataluniaraino iritsiko da, denetariko lekuko eta iritziak bilduz.

  • Jaime Otamendi, Eli Zunzunegirekin

    Jaime Otamendi, Eli Zunzunegirekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, Jaime Otamendiren eskutik Kataluniarren jauzia erreportaje berezia eskainiko du ETB2k 00:45ean, 'Por Fin, Viernes' saioaren ondoren. Ostegun gauean ETB1ek eman zuen erreportajea, eta, gaurkoan, ETB2k euskaraz ere, baina gaztelaniazko azpidatziekin, eskainiko du.

Euskal Herrian hasiko du erreportajeak bere ibilbidea, eta, jauzika, Kataluniaraino iritsiko dira, denetariko lekuko eta iritziak bilduz.

Jauzi egitea erabaki bat baino ez da, eskubide bati lotutako erabaki bat. Kataluniako gizartearen gehiengoak jauzi egitea erabaki du. Ez dakite nora egingo duten jauzi, ez eta gainditu beharreko barraren beste aldean zer dagoen ere, baina, hala ere, jauzi egiteko prest daude.

Metafora hori bera da dokumentalak eraikitzen duena. Pertika jauzilari bat da dokumentalaren leitmotiva. Pertikalariaren eta galdeketa prestatzen ari den herri mugimenduaren arteko analogia eraiki dute. "Jauzilaria saltoa egin aurreko luzaketak egiten dabil, herriak galdeketa prestatzen duen bezalaxe, jauzilaria ibiltzen hasten da; herriak ibilbidea hasten du, apurka-apurka barrara hurbiltzen doa, azaroaren 9ra, eta azkenik salto egiten du; Konstituzioaren eta Madrilgo Gobernuak ezarritako barraren gainetik. Barra urratuz. Ez dakigu non erokiko den, zenbat saltatu duen, ez eta saltoa ona izango den ere", adierazi dute erreportajearen egileek.

"Baina gauza bat badakigu: herriak jauzi egin nahi du eta jauzi egingo du. Hori da dokumental honek erakusten duena. Jauzilariak bere jauzi aldia pistako irteeran hasi duen bezalaxe, guk gure ibilbidea Euskal Herrian hasi dugu, eta saltoka Kataluniaraino iritsi gara, bertan leku batetik bestera jauzika jarraitzeko. Jauziaren zergatiak ulertzeko, jauziaren nahia ezagutzeko, jauziaren araudia behatzeko, jauziaren ondorioak aurreikusteko... jauzi egin behar duten eta jauzirik egin nahi ez dutenen aburuak entzuteko. Haiekin solas egiteko, salto egitera doan herri baten urduritasuna transmititzeko", erantsi dute.

Jauzika, Tuterako PSNko Manuel Campillo, ANCko jubilatuak, SUMATEko presidente den Eduardo Reyes, Folgueroleseko alkate sozialista ohia, ERCko Jordi Fabregas, Juli Piris abeslaria, Eli Zunzunegi EiTBren korrespontsala, CECOTeko Antoni Abad, Montserrateko monjea, Xabier Trias Bartzelonako alkatea, Monica Terribas kazetaria, Alicia Sanchez Camacho eta Katalunian bizi diren hainbat euskaldun izango dituzte solaskide.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena