15:14

telebista

Lehiakide bila

Martxan da 'Atrápame si puedes' lehiaketan parte hartzeko castinga

A.H.

EITB

Patxi Alonsok ETB2n aurkeztuko duen lehiaketa berrian parte hartu nahi dutenek atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera idatzi beharko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETB2ko 'Atrápame si puedes' lehiaketa berriak martxan jarri du lehiakide castinga, eta parte hartu nahi dutenek atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera idatzi beharko dute. Galderak eta erantzunak izango dira lehiaketa berriaren oinarria eta lehiakideek, egunero, diru kopuru handia irabazteko aukera izango dute. 'Rompecabezotas' eta 'Date el Bote' saioen sortzaileen proposamen berria da 'Atrápame si puedes' lehiaketa, eta Patxi Alonso aurkezleak gidatuko du.

Oso lehiaketa erraza, azkarra eta dibertigarria izango da, eta edonork izango du parte hartzeko aukera. Saioak ez du "jenio" handirik bilatzen, pertsona dibertigarriak nahi ditu, lehiakorrak, eta platoan momentu onak eskaintzeko prest daudenak.

Astean zehar, sei lehiakidek jokatuko dute elkarren aurka astelehenetik ostiralera, eta bakoitzak, egunero, 1000 euro irabazteko aukera izango du. Ostiraletan, astean zehar pilatutako botea izango da jokoan.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena