11:34

telebista

Euskaldunen artean

'Izarrak Kalean' saioko finalak % 10eko audientzia lortu du

A.H.

EITB

Aberdeen eta Realaren arteko Europa Ligako partida bere ordu tartean nagusi izan zen % 13,6ko audientzia zatiarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Stars. Izarrak Kalean' talent show-aren finalak audientziaren babesa izan zuen ostegun gauean, orain arteko daturik onena lortuz: % 10eko bataz bestekoa euskaldunen artean. Maria Amolategik eta Haritz Letek gidatutako final handiak aurreko lau saioetako irabazleak jarri zituen lehian. 1.000 euroko sariaren irabazlea, Santutxun bizi den Jonatan Yelamos 15 urteko gaztea izan zen. Saioak 130.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

ETB1ren apustu berri horrek lehiakideak kalean kantari jarri ditu euren gaitasunak erakusten, eta audientziaren ikusmina piztea lortu du. Emanaldi guztien artean, euskaldunen % 6,2ko audientzia zatia lortu du.

Bestalde, Aberdeen eta Realaren arteko Europa Leagueko partidaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen: % 13,6ko bataz bestekoa izan zuen, eta % 17,6koa euskaldunen artean. Interes handiarekin jarraitu zuen audientziak donostiarren garaipena, Eskozian. Emanaldiak 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin eremuan.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena