09:51

telebista

Gaur

Nestor Basterretxearen omenezko gau berezia

A.A.

EiTB

Eskultoreak ETBri eskaini zion azken elkarrizketa emango da eta Señales de vida dokumentala estreinatuko da.

  • Nestor Basterretxea

    Nestor Basterretxea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebistak Nestor Basterretxea eskultorea omenduko du gaur gauean. Bermeoko artistaren bizitza, filosofia eta lana errepasatzen dituen Señales de vida dokumentala estreinatzearekin batera, ETBri eskaini zion azken elkarrizketa izango da ikusgai.

Nestor Basterretxeari buruzko gau berezia 23:30ean hasiko da, ETB2n, Señales de vida izeneko ikus-entzunezkoarekin. Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Bikuña zuzendutako dokumentalak XX. mendeko euskal artistarik esanguratsuenetakoa izan denaren bizitza eta lana ditu aztergai. Basterretxearen izaera eta lan egiteko modu berezian sakonduko du, eta Euskal Herriko kulturan eta arte garaikidean utzi duen ondarea eta arrastoa aztertuko du.

Jarraian, eskultoreak ETBri eskainitako azken elkarrizketa emitituko da. Duela urtebete inguru, bere bizitzari errepasoa egin eta bere filosofia eta pentsamenduak azaldu zizkion Nestor Basterretxeak Inguma Martinez ETBko Albistegietako Kultura arduradunari. Solasaldi hura osorik ikusteko parada izango dute ikus-entzuleek.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena