13:30

telebista

Eztabaidak

'El Conquis 2013' eztabaidetara etorri nahi duzu?

A.A.

EITB

Ikusle bezala edota solaskide bezala etorri zaitezke 'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketaren asteroko eztabaidetara.

  • El Conquis 2012

    El Conquis 2012

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2013. urte honetan, 'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketak eztabaidetan parte hartu ahal izateko aukera emango die ikusentzuleei. 'El Conquis 2013' izena izango dute eztabaida horiek eta Patxi Alonsok aurkeztuko ditu.

Solaskide gisa edota ikusle gisa etorri zaitezke eta honako pauso hauek eman behar dituzu:

Solaskide gisa etortzeko

Bidal iezaguzu mezu bat elconquis@eitb.com helbidera, zure datuak adieraziz eta Youtube edo Vimeo euskarrietara igo duzun zure bideo baten esteka jarri iezaiguzu. Bideo horretan, zeure burua aurkeztu beharko diguzu. Konta iezaguzu modurik ahalik eta dibertigarrienean zergatik hautatu behar zaitugun, edota egizu programaren kritika bat; 'El Conquistador del Aconcagua' saioko azken ediziokoa, adibidez.

Bideo onenen egileei platora etorri eta saioan kameren aurrean gauza bera egiteko aukera emango diegu.

Ikusle gisa

Ikusle gisa etorri eta gisa honetako saioak nola egiten bertatik bertara ikustea da bigarren aukera. Honetarako ere, e-posta bat idatzi behar duzu elconquis@eitb.com helbidera zure datuak adieraziz eta zurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia jarriz.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena